XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Xabi Ospital

Erratzuarra

Egunkarian leitu nuenean Intxauspek errandakoa inpresio txarra hartu nuen eta ondoan, trazatuaren marrazkia Erratzu ondotik pasatzen zela ikusterakoan, arras alarmatue gelditu naiz: Proiektu horren arabera, Erratzu bidegurutze gisa gelditzen da, eta gero Iparla mendatea edo Izpegi mendatea zulatuko dute, tunel bat eginez, Arrosako trenbidearekin lotzeko.

Kamioiek ezin dute Iparraldeko zenbait herrietatik pasatu, nonbait, eta merkantzia trenean pasatu beharko litzateke.

Astakeri bat iruditzen zait honelako proiektua.

Guk dugun lurralde eta zabaltasun ederrarekin, ekologia aldetik kalte handia eginen duela iruditzen zait.

Zer ondoriok izanen dituen ez da errexa kalkulatzen, baina inguruarentzat eta jendearentzat ez du ondorio onik ekarriko.

Hemen hau planteatu behar da: Nork agintzen du gisa honetako autobideak egitea? Ez ote da bakarren baten sakela betetzeko?

Ez dut uste garapen ekonomikorako beharrezkoak direnik. Beraz, bai Erratzutik bai Orreaga aldetik pasatzearen aurka nago, baita gainerako hiru proiektuen aurka ere.